Bi taldetan banatu dituzte haurrak: 0-5 urtekoek eliza ondoan jaso dituzte gozokiak eta 5 urtetik gorakoek, balkoi azpian. Aipatzekoa da litxarrerietarako aurrekontuaren erdia bidezko merkataritzan erabili dutela eta beste erdia, herriko saltokietan.
Auzoetan ere egin dituzte boloak
Esan bezala, Arimazubin eta Musakolan ere ospatu dute San Nikolas eguna; Arimazubiko gozoki dendakoek bota dituzte litxarreriak eta Musakolan, Herri Eskolan.
Guraso batzuen kexak
San Nikolas boloa haurrendako pentsatutako ekitaldia da eta guraso asko beste guraso batzuen jarrerarekin haserre eta kritiko agertu dira: izan ere, umeendako egokitutako zonan guraso asko sartu dira, baita gozoki mordoa hartu ere. Ez da gaurko kontua, beste urte batzuetan gertatu izan den egoera da.