"Babak, garbantzuak, pixoihalak, umeendako poteak, olioa, esnea eta abar batu ditugu. Orokorrean, denetik ekartzen du jendeak", azaldu du laguntzaile gisa aritu den Olga Morrasek. Produktuez gain, dirutan ere bere ekarpena egin du jendeak, bonuen bitartez.
Morrasen arabera, azken urteetan geroz eta gehiago batzen da horrelako ekimenetan. "Badaramatzat bost bat urte batzuk laguntzaile moduan, eta jendea geroz eta kontzientziatuago dago, ondo portatzen da", adierazi du eta gaineratu jendea "kolaboratzeko prest" dagoela.
Dirutan ere egin du bere ekarpena jendeak. "Gura duen kopurua uzten du jendeak. Gizon bat etorri da 60 euro ematea nahi zuela esanez. Beraz, mota honetako laguntzei dagokienez ere, oso ondo joan da". azpimarratu du Morrasek.