Emandako xehetasunen arabera atxilotutakoak sarrailagile bati deitu dio etxeko giltzak etxean ahaztu dituela eta sarraila aldatzeko eskatuz. Horrela sartu omen da etxebizitza barrura. Hasierako zantzuak kontuan hartuta, helburua, ez zen lapurretan egitea. Bergarako epaitegira eraman dute deklarazioa hartzera.