Santa Barbarako gaztelua XII. mendekoa zela frogatu nahian, indusketak hasi dituzte Goikobalun

Ibon Carmona 2016ko aza. 18a, 15:22

Arkeolan arkeologia Fundazioak indusketak hasi ditu Goikobalun. Bertan zegoen gaztelua XIII. mendekoa zela frogatzeko helburuarekin, aurkitzen ari diren mortero arrastoetatik, ikatz pinportak jasotzen ari dira. Azken urteetan Santa Barbarako beheko inguruetan aritu izan diren arren, oraingoan arkeologia taldeak parkeko puntu altuenean egin ditu indusketak.

Aurretik hainbat indusketa

Santa Barbarako lehen aztarna mihaketa 1987. urtean egin zuten. Urte batzuk geroago, gazteluaren aurreneko aztarnak agertu ziren, eta 1993an, berriz, gaztelu guztia eta bere dorre batzuk. Gauza gehiago sakondu nahian azken urteetan indusketa gehienak parkeko beheko inguruetan egin dira.
 
Indusketen arduraduna den Mertxe Urteaga arkeologoak gaztelua Erdi arokoa dela pentsatzen du. Orain, beste pauso bat eman nahian, gazteluaren mende konkretua jakin nahi dute. 

Bide onetik

Momentuz programan aurreikusitakoa biltzen ari dira. Fundazio irundarreko kideek ongi ezagutzen dute Goikobalu, eta zuzenean jo dute horma izan zenaren ondoko guneak aztertzera. Hala ere, geraten diren gaztelu arrastoak erabat hondatuta daudela ikusi dute.
 
Proiektua epe luzekoa izaten ari da, eta oraingo indusketarekin, duela lau urte hasitako faseari amaiera eman nahi diote. Hurrengo pausoa jasotako informazioa kaleratzea izango da. Arkeologia taldeak indusketa astelehenean hasi zuen arren, ez dira asko izango bertan jardungo duten egunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak