Josu Arkauz preso arrasatearraren egoera salatu dute hainbat herritarrek

Imanol Beloki 2016ko aza. 15a, 20:45

Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko herritarren sareak Josu Arkauz arrasatearraren eta bere egoera berean dauden beste sei euskal presoren "muturreko egoera" nabarmendu eta egiten ari diren "injustizia irmoki" salatu du, hainbat herritarrekin batera.

Iraitz Agirre kazetariak eta John Andueza kazetari eta idazleak hartu dute hitza, "euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen egoera salatu" eta, bereziki, Josu Arkauz preso arrasatearraren eta bere egoera berean aurkitzen diren beste sei euskal herritarren "salbuespen egoera" salatu eta martxan jarriko den dinamikaren berri emateko.

Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko herritarren sarearen sorrerako helburuak ere gogora ekarri dituzte:

  • Euskal presoei ezarritako, dispertsio politikaren amaiera.
  • Euskal presoen isolamendu eta bakartze egoerekin amaitzea.
  • Gaixotasun larriak dituzten presoen kaleratzea.
  • 70 urtetik gorako adina duten presoak eta zigorraren 3/4k eta 2/3ak beteta dituztenen kaleratzea.
  • Bizi osorako zigorra eta espetxealdi luzapena ahalbidetzen duten lege eta egoerak indargabetzea.

Preso arrasatearren egoera ere gogora ekarri iute:

  • Unai Parot. 27 urte kartzelan. Puerto de Santamarian preso (1.020 km).
  • Josu Arkauz. 25 urte kartzelan. Murtzian preso (818 km).
  • Aratz Gomez. 17 urte kartzelan. Ocañan preso (513 km).
  • Premin Sampedro. 15 urte kartzelan. Jaenen preso (766 km).
  • Txus Goikoetxea. 15 urte kartzelan. Sevillan preso (960 km).
  • Julen Mendizabal. 3 urte kartzelan. Osnyn preso (875 km).
  • Kepa Arkauz. 3 urte kartzelan. Meauxen preso (867 km).

Atxikimendu zabala

Prentsa agerraldiak atxikimendu zabala izan du gaur. Tartean, Kulturateko klaustroan izan dira, besteak beste: Arrasateko alkate ohi Xabier Zubizarreta, Inazio Azkarragaurizar eta Ino Galparsoro, Leintz-Gatzagako alkate ohi Eugenio Otsoa, Baleikeko zinegotzi Eva Abuin eta Igor Urizar, John Andueza idazle arrasatearra, SUDCeko presidente Juan Luis Arkauz, Realeko jokalari ohi Aitor Lopez Rekarte eta Besaide Mendizale Elkarteko presidente Aitor Zubiaga.

Hemen, zerrenda:

  1. John Andueza (Idazlea)
  2. Joxe Etxebarria (Zinegotzi ohia)
  3. Jasone Mendizabal (Hizkuntz eragilea)
  4. Ines Osinaga (Musikaria)
  5. Xabier Zubizarreta (Alkate ohia)
  6. Olatz Altzua (Irakaslea)
  7. Eva Abuin (BALEIKEko zinegotzia)
  8. Juan Luis Arkauz (SUDC-eko Kidea)
  9. AntxonZumalde (SUDC-eko kidea)
  10. Amaia Gabilondo (GARAIONeko arduraduna)
  11. Mikel Arregi (TXORBELAko Kidea)
  12. Jabier Retegi (TXORBELAko Kidea)
  13. Arrate Landa (Irakaslea)
  14. Pio Azkarate (Irakaslea)
  15. Julia Monge (INTXORTA kultur elkartea)
  16. Larraitz Herrero (irakaslea)
  17. Karmele Perez (Irakaslea)
  18. Iñaxio Azkarragaurizar (Alkate Ohia)
  19. Karmele Iparragirre (Jubilatua)
  20. Joseba Ezpeleta (Langilea)
  21. Pedro Guridi (Preso Politiko ohia)
  22. Txefe Mondragon (Iosu-ren laguna)
  23. Mikel Perez de Arenaza (Iosu-ren laguna)
  24. Jose Ignazio Iturri (Iosu-ren laguna)
  25. Eugenio Otsoa (Iosuren laguna)
  26. Lierni Etxebarria (EHE kidea)
  27. Lide Galdos(AGAKO Kidea)
  28. Amaia Arana (LAB)
  29. Ramon Azkarate(Langilea)
  30. Amaia Larrañaga (EH Bilduko zinegotzia)
  31. Juan Antonia Irizar (Botikaria)
  32. Karlos Lezeta (Jubilatua)
  33. Iñaki Eguidazu(Jubilatua)
  34. Joxe Mari Kortabarria (Jubilatua)
  35. Ikerne Altube (Langilea)
  36. Irati Aranzabal (Senidea)
  37. Mila Etxaniz (Iosuren bikotea)
  38. Kristina Arana (Iosuren ama)
  39. Aitor Zubiaga (BESAIDEko Lehendakaria)
  40. Aitor Iturriaga (Langilea)
  41. Miren Arizmendiarrieta (Irakaslea)
  42. Aitziber Erretolatza (Irakaslea)
  43. Luis Mari Lopez Rekarte (Futbolari Ohia)
  44. Aitor Lopez Rekarte (Futbolari Ohia)
  45. Ino Galparsoro (Alkate Ohia)
  46. Inaxio Kortabarria (Futbolari Ohia)
  47. Javier Pagaldai (Jubilatua)
  48. Jon Usobiaga (Abokatua)
  49. Juan Jose Ansoategi (Herritarra )
  50. Rafa Etxabe (Herritarra)
  51. Marixe Ruiz de Austri (ERNAIko Kidea)
  52. Iraitz Agirre (Kazetaria)
  53. Jose Ignacio Zaitegui(Jubilatua)
  54. Imanol Ormaetxea (Jubilatua)

Ekimenak

  • Azaroa eta abenduan zehar: Herritar eta eragileen atxikimendu kanpaina.
  • Azaroan; Osoko bilkuran mozioa aurkeztea.
  • Azaroak 25 (azken egubakoitza); Herriko Plazan kontzentrazioa.
  • Abenduak 30: Herriko Plazan herritarren ekimen jendetsua eta ekitaldia.
  • Urtarrilak 14: Manifestazioa Bilbon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak