Mozambikeko eta Euskal Herriko nekazaritza eredu familiarrak aztertu dituzte

Eneko Azurmendi 2016ko aza. 15a, 15:20

Mundukidek eta Elkarhezitzenek antolatuta, bestelako nekazaritza eredu baten beharra aldarrikatzeko jardunaldien bigarren saioa izan zen atzo Kulturaten, Emakume nekazariak etorkizuna ereiten izeneko solasaldian.

 

Mundukidek martxan daukan Mozambike programaren baitako hitzaldia izan zen. Batetik, Mozambikeko egoera hobeto ulertzeko, han bertan nekazaritza eredu hau proposatzen duen UNAC mugimenduko kide den Ana Paula Tauacalek eman zuen hitzaldia. Bestetik, orain dela gutxi sortu den Baserria XXI elkarteko bi kidek ere euren esperientzia partekatu zuten.

Ana Paula Tauacale, UNAC Mozambikeko nekazari elkarteko nazionaleko kidea: "Nekazariek beraiek sortu zuten elkartea, leku guztietan beraien burua aurkeztu ahal izateko, nekazarien eskubideak defenditzeko. UNACek borroka handiak ditu, adibidez, nekazarien baliabide naturalen defentsan edo emakume eta gazteak erabaki guneetan indartzen, haien lidergoak indartzen. Momentu honetan hona etorri naiz “esperientzia truke” bat egiteko, emakume nekazariekin, hirietako eta nekazal eremuetako emakumeekin. Mozambikeko historiaz hitz egin nahi dut, hemengo jendeak jakin dezan nola bizi diren bertako emakume nekazariak, emakumeen egoera zein den… Gaur egun, Mozambiken emakumeen gaia lantzen duten erakundeak badaude eta UNAC-ek berak ere generoaren gaia lantzeko barne taldeak sortu ditu. Talde hauek emakume nekazari guztien interesak maila nazionalean defenditzen ditu. Azken finean denek parte hartu dezagun gizarte zibilaren eskubideen defentsan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak