Herri desberdinetako zortzi Emakume Etxek osatzen duten sareak antolatu zuen egubakoitzeko ‘Testurak’ bertso saioa. Emakume etxeok andrazkoendako erreferentzia eta ahalduntze gune izatea dute helburu.
Hain zuzen, bertsolaritzaren mundua da, antolatzaileen esanetan, emakumeen ahalduntzearen adibiderik garbienetako bat, eta hori plazaratu nahi izan dute.
Bertso saioan parte hartu zuen Ainhoa Agirreazaldegi elgetarra pozik azaldu da ekimen honetan parte hartzeaz, eta aipatu du urte luzetan zehar gizonezkoen mundua izan bada ere, gaur egun "kolektibo handia" osatzen dutela emakume bertsolari feministek.
Hala, testurak ekimenari esker emakumezkoek kultura munduan duten parte hartzeari buruz hausnartu zuten bertaratutakoek, aldi berean bertso saio interesgarri batez gozatuz.