Tokikom jardunaldiak

Tokiko hedabideak balioan jarri eta etorkizunaz hausnartu nahi dute jardunaldietan

Maite Txintxurreta 2016ko aza. 7a, 16:24

Arrasateko Berrikuntza gunean elkartuko dira 1980ko hamarkadatik hona tokiko komunikabideek izandako bilakaera aztertu eta etorkizuneko erronkez hausnartzeko.

Bost urte beteko dira laster Goienak, beste 20 komunikabiderekin batera, TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea, sortu zuela, komunikabide txikien panorama sendotzeko asmoz. Gainera, 25 urte ere badira, Arrasaten toki komunikabideon etorkizuna marrazteko ARKO Jardunaldiak egin zirela.

 Bi urteurren horiek ospatzeko, TOKIKOM Jardunaldiak antolatu dituzte toki komunikabideek. Arrasaten elkartuko dira datorren astelehenean, edukietan, marketinean zein teknologian dituzten erronkei buruz jardungo dute, komunikazioaren munduko punta-puntako profesional eta enpresen eskutik.
 
Gainera, tokian tokiko komunikabideek euskararen transmisio katean betetzen duten papera ere aztertuko dugu, eta, lehen aldiz, TOKIKOM Sariak ere banatuko dituzte, komunikabide txikiotan urtean egindako portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenak aitortzeko: "Toki komunikabideetan lan handia egiten den arren, sarritan tokiko publikoak baino ez du ikusten, eta sari hauen helburua egindako lan bikain horiek publiko zabalari ezagutaraztea da".
 
Jardunaldiok datorren astelehenean izango dira, azaroaren 14an, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Informazio gehiago eta izen ematea, http://tokikom.eus/jardunaldiak webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak