Dozena bat arrasatearrek hartu dute parte irteeretan eta adi entzun dituzte Gipuzkoako Ur Kontsorzioko langileak araztegian eman dituen azalpenak. Hain zuzen ere, Epeleko araztegira egin duten bisitan jakin ahal izan dute nola kudeatzen den herritarrok gure etxeetan sortzen dugun ur zikina. Alegia, zein prozesu pasatu behar duen urak, guk isurtzen dugunetik eta araztegitik pasatu ondoren, errekara isurtzen denerako tarte horretan.
Basoko biodibertsitateaz
Araztegira egin duten bisitaren aurretik, baina, Etxezarretako basoa ezagutzera joan dira. Arrasaten ondoen kontserbatutako erreka bazterra da hori. Han, bertako basoaren eta biodibertsitatearen gainean jardun dute. Bestetik, jakin ahal izan dute, zein eraldaketa jasan duten errekek herrigunetik pasatzen direnean eta horrek zer nolako arazoak eragiten dizkion bioaniztasunari.
Bisoi europarra
Hori gutxi ez, eta Jorge Gonzalez biologoaren eskutik jakin ahal izan dute, zein den bisoi europarrari egiten zaion jarraipena gure basoetan.