Umeen kontseilua eratuko da azaroan Arrasaten

Imanol Beloki 2016ko urr. 28a, 15:16

Herrian hartzen diren hainbat erabakiren aurrean, haurrei hitza emateko umeen kontseilua eratuko dute azaroan Arrasaten.

Udalak martxan jarriko duen ekimena ikastetxeekin elkarlanean egingo da, eta kontseiluaren funtsa edo oinarria haurren iritzia izango da.

Tonucci filosofo italiarrak dio, eraiki ditugun herriak, helduen bizimodura egokituta daudela. Eta ez ditugula umeen beharrak entzuten. Horregatik sortu da kontseilu hau, umeei hitza emateko, eta erabakitzen uzteko.

Kontseilua alkatetzatik bideratuko da, bertatik bideratuko dituzte gaiak, eta haurrek aholkuak emango dituzte. Ikastetxeen elkarlanarekin eramango da aurrera eta ekimen aberasgarria izango dela adierazi dute ikastetxeetako ordezkariek.Ikasturteka funtzionatuko du, eta  asmoa azaroan astea dela adierazi dute. Hilero kontseilua osatuko duten haurrek klasetik kanpo Gazte gunera, ludotekara… elkartuko diren gune ezberdinetara joango dira, eta lanketa horretan parte-hartze eskola bat eratuko da.

Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak hartuko dute parte, 600 ikasle inguruk, eta Hala kontseilua bi urtetik behin aldatzen joango da. Umeek izena eman beharko dute, eta zozketak egingo dira kontseiluan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak