Errigora kanpainaren berri eman dute gaur, Arizmendi ikastolako Arimazubi gunean. Proiektuaren helburuak gogorarazi dituzte: elikadura burujabetza, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza sustatzea, eta berreskuratu beharreko auzolana bultzatzea.
Produktuen salmentaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara doa eta hiru proiektutara bideratzen dutela jakinarazi du kanpainaren ordezkariak, Ibai Sueskunek: AEK, ikastolen elkartea eta Sortzen Ikasbatuaz.
Hogei ekoizlek hartu dute parte ekimenean eta orain arte eskaini gabeko produktuak ere sartu dituzte aurten, arroza, esaterako. Hala, saski bakarra beharrean bi saski eskainiko dituzte.