Kalejirarekin ekin diote egunari eta eguraldia lagun herritarrek harrera beroa egin diete. Eguerdi partean Herriko Plazan elkartu dira kontzertua emateko, eta askotariko estiloetako piezak jo dituzte: zortzikoak, pasodobleak… Ia 50 lagun elkartu dira gaurkoan eta elkarrekin bazkalduko dute lagun giroan.
Arratsaldean, ostera, beteko dute plaza txistu doinuekin amaiera borobila emateko egunari.