Hogeita bost urtetan Ingurumen Eskolak bilakaera bat izan duela adierazi du Candy Fernandezek, eta eskolaz gain, ingurumena ere aldatu dela azaldu du: "Hasieran, guretzat ingurumena aspektu fisiko eta biologikoak aztertzea zen, baina gaur egun, aspektu sozioekonomiko politikoak, gure erlazioak ingurunearekiko… ere lantzen ditugu, hauek duela hogeita bost urte ez ziren hainbeste azpimarratzen".
Arrasateko alkatea den Maria Ubarretxena ere bertan izan da. "Aukera bikaina izan da bidea ezagutzeko, beraien esplikazioak entzuteko eta ikasteko. Uste dut etorri garenok zerbait ikasi dugula…", adierazi du. Mendi buelta amaitzean, luntxa egin dute Udalako frontoian, eta giro aparta izan da bertan.
Bideo proiekzioa
25 urtetan Ingurumen Eskolak bizitakoak jasotzen dituen bideo musikatua ere prestatu dute argazkiekin, eta eskola ezagutzeaz gain, bideoaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.