Xiberoako Eperra ikastolaren eta Arrasateren arteko hartu-emanak hamahiru urte beteko ditu. Aurten, elkarren arteko harremanak estutu gura dituzte, eta horretarako “Xiberoa Arrasaten” eguna antolatu dute.
Egun berezi horretarako, Xiberotik etorritako 30 bat lagunen bisita jasoko dute, gehienak Eperre ikastola ingurukoak. Hauek, urriko hirugarren zapatua dela aprobetxatuz, baserriko produktuen azokarekin egingo dute bat.
Azokaz gain, ekintza ezberdinez osaturiko egun guztiko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, Arrasate herria hobeago ezagutzea helburu izango duena.
Hemen egitaraua:
- 09:00-14:00: Seber Altubeko azokan Xiberoko produktuen postua. Bertan, Xiberoko otarretan eskaintzen diren gazta, ahate foie, eztia eta abarren ekoizleak izango dira. Postua aurtengo ikaskoli kanpaina aurkezteko ere baliatuko da.
- 10:30- 12:00: Arrasateko esperientzia batzuen barri emateko saioak, interesa duen ororentzako: AEDren esperientzia (Goiena egoitzan), Arizmendiko konfiantzaren pedagogia metodoa (Olarte gunean) eta Arrasateko kooperatiben esperientzia (Kulturaten).
- 13:00-14:00: Ikaskoli kanpainaren aurkezpena, lau xiberotar kantariren emanaldiarekin. Besteak beste, Jean Bordachar, Jean Pierre Luro, Phinque eta Robert Larandaburu etorriko dira.
- 14:00: Aperitiboa eta poteoa Portaloiko taldearekin.
- 15:00etan: Bazkaria. Etorri nahi duenak, izena eman dezala ondorengo telefonoetara deituz: 630 059 198 edo 695 186 852 (AED). Izen emateko azken eguna, bihar, urriaren 11a.
- 18:20- 20:00: Kultur txikiteoa eta ekitaldia Herriko plazan.