Botoa emateko hiru egun eskas geratzen diren honetan, alderdi sozialistatik kalitatezko enpleguaren alde egingo dutela agindu dute, eta jendearen kezkak entzun eta horiei irtenbidea emateko lan egingo dutela.
Borrokak eta gatazkak alde batera utzi eta Euskadi denen artean eraiki nahi dute sozialistek.
Bestalde, Idoia Mendia hautagaiarengan konfiantza osoa duela adierazi zuten atzo Arrasaten, azpimarratuaz badela ordua emakumezko lehendakari bat izateko.
San Andres auzoan izan ziren arratsaldean, arrosak eta hauteskundeetako propaganda banatzen. Bertan izan zen Rafaela Romero.