Erromeria hau berreskuratzeko helburua Goikobaluren balio historikoa errekuperatu nahia, eta aisialdi leku eta balio paisajistiko ikuspuntutik herritarrei berreskuratzea da. Hala, jokoak, musika, dantza eta beste hainbat ekintza antolatu dira egunerako.
EGITARAU ZABALA
11:00 Goikobalura ibilbide didaktikoa Arotz enparantzatik (Hizlaria Ane Garai)
11:00etatik aurrera Umeentzako jolasak, talo postuak, doke txapeleta eta taberna Goikobalun egongo da
12:00 Kalejiran bildu Goikobalura igotzeko Herriko plazan
12:15 Kalejiran Goikobaluruntz Herriko plazatik
12:40 TTAKUN, Arrasateko bertso eskola, Lore Gazteak, Arrostaitz, Trikitixa eskola, Udalaxpe, Albokariak...
14:45 Bazkaria Hik eruen, Hik jan!
15:45 Kanta Herrikoiak
16:00 Patxi Monterorekin dantzak
16:45 Sokatira txapelketa (Taldeak zortzikoak izango dira eta izena emateko Irati, Taupa, Osorik eta Jai Zalen)
17:15 Berbena: Eneritz, Leire eta Jontxurekin
18:45 Goikobalutik jaitsiera Herriko plazara
Eguraldi txarra egiten badu, ordea, Gazteluondoko frontoian, toldo batzuk jarriz, emango zaio irtenbidea egunari, baina eguraldi iragarpenak ona egingo duela adierazi du.