Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Amaia Arkotxa: "Ordaindurekin landutako mozioa Parlamentura eramango dugu"

Maider Arregi 2016ko ira. 21a, 13:24

Elkarrekin Podemos alderdia, Ordaindu eta Eskuratu plataformetako eragileekin batu da gaur goizean Arrasaten. Batzarrean izan dira Amaia Arkotxa alderdiko Gipuzkoako zerrendan laugarrena dena eta Patricia Rodiño enplegu arloko ordezkaria. Ordainduk eskatuta, Ekarrekin Podemosek mozioa parlamentuan aurkezteko konpromisoa hartu du.

Ordaindukoek euren egoeraren berri eman gura izan diote eta konpromisoak hartzeko eskatu die. "Konpromisoa daukagu Ordainduk azaldu digun arazoa gizarteari zabaltzeko eta jakinarazteko. Hala, euren laguntzarekin jardunaldi informatiboak antolatu gura ditugu gaia ezagutzera emateko. Bai kooperatibismoa orokorrean lantzen duena; baina baita ere arazo konkretu honen gainekoa", azaldu du Amaia Arkotxak.

Jardunaldiez gain baina, Parlamentuan taldea osatuz gero, gaia mozio bidez eroango dutela ere azpimarratu du Arkotxa: "Gaia aurrez ondo hausnartu eta prestatu ostean, Parlamentuan gai honen gaineko mozio bat aurkeztearen konpromisoa daukagu".

Ordainduko Mikel Olabe oso pozik azaldu da batzarrak eman dituen fruituekin. "Gaiari jarraipena egiteko konpromisoa hartu dute. Elkartasuna ere adierazi diete Fagorreko lehengo langileei eta CATAkoei eta mozioa ere Parlamentu berrian aurkeztuko dutela esan digute. Oso balorazio ona egiten dugu", adierazi du Olabek. Hala ere, hauteskundeen ostean, gainontzeko alderdiekin batu gura dutela ere adierazi du.

Ordaindu eta Eskuratu taldeek, manifestazioa deitu dute bihar, eguenerako. 18:30ean abiatuko da Biteri plazatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak