Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

Iñigo Urkullu: "Industria euskal ekonomiaren %25 izatera iristea da erronka nagusia"

Maider Arregi 2016ko ira. 15a, 10:50

Atzo arratsaldean egin zuen EAJ alderdiak kanpainako mitin nagusia Debagoienean. Iñigo Urkullu lehendakarigaia, Arantxa Tapia, Joseba Egibar, Markel Olano, Eneko Goia edo Cristina Uriarte, alderdi kideak, besteak beste, izan ziren Arrasaten. Baita Debagoieneko EAJko zinegotzi eta alkateak ere.

Euskal industria izan zuten bai Arantxa Tapia sailburuak eta baita Iñigo Urkullu lehendakarigaiak hizpide. "Kalitatezko enplegua sortzea eta bultzatzea da gure erronka eta helburua. Euskal ekonomia %25era iristea da gura dugu. Gure enpresa lehiakorrenak hemen geratzea gura dugu", azpimarratu zuen Urkulluk.

Joseba Egibarrek, Gipuzkoako hautagai nagusiak, Ezker abertzalearen aldebikotasunaz berba egin zuen eta, ETA eta Estatua aurrez aurre jarri izana leporatu zien. "Ezker abertzalea da alde bakarreko estrategiaz berba egin, baina bikoa erabiltzen duena. Ezker abertzalea da ETA eta Estatua aurrez aurre jartzen duena-eta. Herrigintzan esperientzia zabala dugu; pausoz pauso Euskal nazioaren egitura egin nahi dugu eta egiten ari gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak