Hauteskunde kanpainako helburua zein den, eta dituzten aurreikuspenak adierazi ditu, Rafaela Romero Eusko Legebiltzarrerako Gipuzkoako zerrendan hirugarren hautagaiak: "Ondo doa kanpaina eta gogo handiz gaude Euskadiko etorkizuna eraikitzeko. Jendea konprometituta dago bere herriarekin, beraz, ditugun aurreikuspenak onak dira. Helburuei dagokienez, garrantzitsua da alderdi sozialistarako jendearen etorkizuna, Euskadi hobeago bat eraiki nahi dugu eta iraganean Euskadik sufritu duenarekin handitzeko garaia da".