Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

EH Bilduko ordezkariek "pentsio duinen alde" lan egingo duela esan dute Arrasaten

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 13a, 19:57

Marian Esnaolak eta Unai Urruzunok hitzaldia eskaini dute Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan. Bertan gaur egungo gobernuaren pentsio politikak kritikatu dituzte, eta esan dute gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izan beharko liratekeela.

Gaur egungo 600 euroko gutxieneko pentsioek ez dituzte bizi baldintza duinak bermatzen, Marian Esnaolaren arabera, eta EAJri "aberatsen alde bakarrik" egotea leporatu dio.

EH Bilduren ordezkariak gogorarazi du bere alderdiak lege proposamena aurkeztu zuela Legebiltzarrean 1.080 euroko pentsioak eskatuaz, eta Esnaolak gogorarazi du atzera bota zitzaiela.

Hortaz, esan du EH Bilduren alde bozkatzea dela "jendea horrenbeste arduratzen duen" gai honi irtenbidea emateko modua. Esan du gainontzeko alderdi gehienek "gainetik" soilik jorratzen dutela pentsioen gaia, eta, aldiz, EH Bilduk bere programan "proposamen zehatzak" dakartzala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak