Hauteskunde kanpainako helburua zein den azaldu du Igor Urizar arrasatearrak: "Ilusio handiz hasi dugu kanpaina, eta hauteskunde hauek beste ardatz batzuen gainean jorratzen direla dakigun arren, irabaztera edo Euskadi jendearentzat berreskuratzeko esperantzaz goaz".
Informazio mahaiak
Arrasaten zein beste herri batzuetan informazio mahaiak jarriko dituzte beraien proposamenak azaltzeko datozen egunotan. Horrez gain, hemendik gutxira bozeramaile nagusi batzuk Arrasatera ekarriko dituztela ere gaineratu du Urizarrek, nahiz-eta oraindik zehazteko dagoen nortzuk etorriko diren, eta noiz izango den ekitaldia.