Baina badira egun horiek aprobetxatzen dituztenak bestearen etxean sartu eta baliozko gauzak lapurtzeko. Ez dago alarma soziala piztu beharrik, lapurretei dagokienez Debagoiena oso eskualde lasaia delako, baina sekula ez dago soberan neurri batzuk hartzea oporretatik bueltan gustu txarreko sorpresarik ez dadin eman. Horretarako, Arrasateko udaltzainburu Iñaki Arriagarekin egon gara, eta hainbat gomendio eman dizkigu.