ALBISTEAK

Udalatxetik hegan, txorien antzera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abuztuaren 3a

Udalatxetik hegan egin dute berriz ere, txorien antzera. Uztailaren 30erako zehaztu zuten hegaldia eta iparreko haizea lagun izan arren, lainoek ez zieten beste egun batzuetako bistez gozatzeko aukerarik eman. Elorrioko Larrano parapente taldeak antolatu zuen topaketa eta Debagoieneko Amillena Aire Kirol Taldeak hainbat kide ere batu ziren.

Elorrioko plazan elkartu, materiala ibilgailuetan sartu eta oinez egin zuten Udalatxerako bidea. Mokadutxoa hartu eta hegan egitera… 35 bat parapentista. Zapatukoa ez zen egunik onena izan baina gustura ibili ziren, euren saltsan.

Urriaren 8an Kurtzebarrin

Urriaren 8a gorriz markatu dute Amillenakoek, aspaldi antolatu barik zuten topaketa antolatu dute-eta Kurtzebarrin. Baldintza meteorologikoak egokiak badira egun handia izango da, seguru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak