Erasoa Uribe kalean gertatu zen, 03:00ak inguruan, domekan. 39 urteko gizon batek 39 urteko emakumea "lurrera bota zuen eta ostikoka hasi zitzaion", Ertzaintzak azaldu zuenez. Kalean gertatu zen erasoa eta horregatik bizilagunek abisua eman zuten, eta Ertzaintzak azkar bertaratu ahal izan zuen.
Gizona atxilotuta eraman zuten ertzain etxera, eta epaileak urruntze agindua ezarri dio, emakumeak salaketa jarri ondoren. Ertzaintzatik azaldu dutenez, "ez da lehenengo aldia izan" emakume honen aurkako eraso matxista bat eman dela.
Arrasateko Udalak, Emakumeen Mundu Martxa plataformak, eta Arrasateko EH Bilduk erasoaren aurkako gaitzespen idatziak bidali dituzte.