Washingtongo unibertsitatean ikasketak eta tenisa uztartzen

Xabi Gorostidi 2016ko uzt. 14a, 16:04

Ander Murillo arrasatearra 2014. urtetik ari da Washingtonen University of Columbia District unibertsitatean ikasten. Beka bati esker enpresen zuzendaritza ikasketak eta tenisa aldi beran lanzen ditu bertan.

 

Ander Murillo 20 urteko gazte arrasatearrak argi zuen ikasketak eta bere zaletasun nagusia zen tenisa aldi berean landu nahi zituela. Hemen horretarako aukerarik ez zuela ikusita, Estatu Batuetara joateko ideia garatzen hasi zen.

Ez zen lan erraza izan University of Columbia District unibertsitatean postua lortzea, baina azkenean lortu zuen. Bertan enpresa zuzendaritza eta finantza ikasketak egiten ditu, baina aldi berean tenisa praktikatzeko aukera eskaintzen dio unibertsitateak. Estatu Batuetan ohikoa da unibertsitateak ikasketak kirola uztartzeko aukera ematea.

Jada ikasketen bigarren urtea burutu du. Akademikoki emaitza oso ona pilatzen ari dela aitortu du, eta tenis mailan asko ikasten ari dela gaineratu du. Tenisa bizitzeko hango eta hemengo moduak konparatzerakoan honako ezberdintasuna nabarmendu du Murillok.

"Diferentzia handiena da hemen zuk bakarrik jokatzen duzula. Zu zoaz txapelketara, zuk gidatzen duzu, zuk bakarrik jaten duzu eta zure munduan ari zara denbora guztian. Han beti zaude taldekideekin, bakarka edo binaka jokatu dezakezu, baina talde bateko partaide zara".


Etorkizunean Amerikan edo Europan zehar lan egitea gustatuko litzaioke, baina beti ere tenisean egiteko aukerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak