Arrasateko kaleetan Jon Sanchez izan da azkarrena

Oihane Isasi 2016ko uzt. 10a, 18:45

Hamarkada bat eta gero gozatu ahal izan dute ziklismo-zale arrasatearrek herrian antolatutako lasterketa batekin, eta Dorletako Amak egindako esfortzuaren aurrean ziklistek erantzun egin dute. Berez lasterketa gogorra zuten aurretik, eta beroak eta haizeak gehiago gogortu dute. Hainbat ihesaldi saiakera egon dira, baina Arrasateko kaleetan erabaki dute proba. Laburpen osoa Harmailatik saioan (22:00).

Eta hor Toyota Armentia taldeko Jon Sanchez izan da onena (1.31.26). Lan azpimarragarria egin du, baita ere, Ulma taldeko Julen Otero gazteak, sailkapenean hirugarren helmugaratuta –esprintean–. Eroski Portabicis.com taldeko ordezkariek, berriz, garesti ordaindu dute etxean lehiatu izana. Normalean baino urduriago, tropelak ihesaldi guztien aurrean erantzuteko erantzukizuna utzi die, eta hustu egin dira lan horretan. Hala, Andoni Azkarate izan da ordezkari onena, sailkapenean 13. postuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak