Fagor Elektronikaren fabrikak 50 urte bete dituela-eta, ospakizun modura bisita gidatuak antolatu dituzte. Eguraldia lagun izanik, Arrasateko zein inguruko jende ugari gerturatu da bailara mailan horren garrantzitsua izan den kooperatiba barrutik eta gertutik ezagutzeko.
Txikienak ere primeran ibili dira. Izan ere, puzgarriak, margoak, jolasak... denetarik izan dute beraiendako bereziki prestatuta. Monitoreak ere izan dira beraietaz arduratu eta ekintzak bideratzeko.
Barruan, taldetan banatuta, lantegia zeharkatu dute gunez gune, bertako gida baten laguntzaz, zeinek gune bakoitzean zer eta nola egiten den azaldu dien. Lantegian egiten dituzten gailu desberdinak ikusteko aukera ere izan dute bertaratutakoek: zuntz optikoa, antenak, osagarri elektronikoak...