Arrasateko Toki Argi erretiratu etxeko 15 bat boluntario ibili dira egun osoan Musakolako igerilekuaren aurrean esklerosi anizkoitzaren inguruko informazioa banatzen eta ikerketarako dirua batzen.
Gainera, nahi zuenak, esklerosi anizkoitzaren alde kontzientziatzeko igeri egin ahal izan, igerilekuko kale berezi baten. Ondoren igeritako metroak modu sinbolikoan zenbatu dituzte. Ondoren, igerilariek diploma bana jaso dute.
Aurten, berritasun moduan, Katuki Saguyaki arropa marka nafarrak ateratako kamisetak eta bestelako materiala saltzen ere ibili dira boluntarioak.
Emilio Hermida boluntarioak azaldu duenez, "eguraldi onarekin jendea animatu egin da, eta beste gutxienez iaz bezalako laguntza bera batu dugu azkenean. Jendeak laguntzen du, sentsibilizatuta dago eta gaia ondo ezagutzen dute. Horregatik eskerrak eman behar zaizkie.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!