Badator Udazabal programa aire libreko kultura eskaintza ugarirekin

Xabi Gorostidi 2016ko eka. 29a, 12:13

Arrasateko Udalak aurtengo Udazabal programaren aurkezpena egin du Monterron parkean. Aurtengo egitarauko ekintzen herenak zirkuarekin zerikusia edukiko dute, baina ez dira dantza, antzerki eta musikarekin lotutako ekintzak faltako.

Aurtengo Udazabal programa, Arrasateko kaleak kultura ikuskizunez betetzeko asmoz dator. Egubakoitz honetan Arrasate Musikaleko Big Bandak Monterronen emango duen kontzertuarekin hasiko da programazioa, eta uztailaren 24 herriko plazan egingo den Berriketan ikuskizun musikalarekin amaituko da. Guztira bederatzi ekintza izango dira, eta herriko bost txokotan banatuko dituzte.

Honakoa da aurtengo programa:

  • Uztailak 1: Arrasate Musikal Big Bandaren kontzertua, Monterronen, 22:30ean.
  • Uztailak 3: Lurrak zirku-antzerki ikuskizuna, Zaldibarren, 20:00etan.
  • Uztailak 7: Pirritx eta Marimototsen Amalur ikuskizuna, Monterronen, 19:00etan.
  • Uztailak 7: Dinbi, danba mailuaren hotsa erakusketaren inaugurazioa, Harresi aretoan (zabalik egongo da urriaren bukaerara arte)
  • Uztailak 10: Letter malas compañias zirku-antzerki ikuskizuna, Seber Altube plazan, 20:00etan.
  • Uztailak 15: Bocinegro taldearen kontzertua, Jose Letona plazan, 20:00etan
  • Uztailak 17: Spazi...o zirku-antzerki ikuskizuna, Zaldibarren, 20:00etan
  • Uztailak 21: Cuasanacunchic folklore jaialdia, Monterronen, 22:30ean
  • Uztailak 24: Berriketan dantza-musika ikuskizuna, herriko plazan, 20:00etan

Adin eta gustu guztientzako eskaintza honi esker, ez da kultura eskaintzarik faltako uztailean zehar. Horretaz gain, Rocio eguna, Txalaparta eguna, Yoga erakustaldia eta baserritarren azoka ere izango dira, Maalako Errabaleko, Ferreriaseko eta Kanpazarreko jaiez gain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak