ALBISTEAK

Saskibaloi campusa egiten dihardute gaztetxoek, seigarren urtez

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko ekainaren 28a

Ointxe saskibaloi elkarteak antolatuta saskibaloi campusa egiten dihardute Arrasaten. Hilaren 30era arte, eguena, ibiliko dira saskibaloiarekin lotutako ariketak eta jolasak egiten. 

Helburu nagusia harrobia lantzea da, eta bide batez, gazteei udan kirola egitera animatzea. Josu Larreategi eta Iker Barbero dira irakasleak. 

Helburua harrobia lantzea da

Seigarrenez antolatu dute saskibaloi campusa Arrasaten. Saskibaloi da campusaren ardatz nagusia, baina bestelako ekintzak ere egiten dituzte: ingelesezko eskolak, eskulanak, berbaldiak, irteerak, eta jolasak, besteak beste.

Helburu nagusia Ointxe elkartearen harrobia lantzea da.

40 neska-mutiko

Aurtengo campusean 40 neska-mutiko dabiltza. Goizetan eta arratsaldetan egiten dituzte saskibaloiarekin lotuta ekintzak eta, arratsaldeko saiorako indarrak hartzeko, Hilarion jatetxean bazkaltzeko aukera dute.

Saskibaloiaz gain beste kirol batzuk ere jorratuko dituzte, eta bide batez, kirolak osasuntsu egoteko daukan garrantzia azaldu zaie gaztetxoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak