Ekitaldiaren hasieran Amaia Larrañagak hartu du hitza. Erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketaren ondoren, "gure etorkizuna erabakitzen jarraitzeko aukera" aprobetxatzeko deia egin du. "Gaur gaurkoz badakigu, Euskal Herriak behar duen aldaketa ez dela lau alderdien karta jokotik etorriko" gaineratu du.
Agerraldian zehar hainbat herritarrek parte hartu dute, EH Bilduren aldeko botoa aldarrikatzeko. Lehenik eta behin, pentsio duinak bermatzeko eta "pribatizatzailea eta baztertzailea den LOMCE legearen aurka" borrokatzeko. Horren aurrean, "herritik eta herriarentzat" eraikitako hezkuntza eredu propioa lortzeko koalizio ezkertiarraren aldeko botoa eskatu dute.
Erabakitze eskubidearen defentsarako, lan erreformaren aurka egiteko, euskal presoen salbuespen egoera amaitzeko, eta gazteen prekarietatea konpontzeko EH Bilduren alde botatuko dutela adierazi dute.