Kirola kalera asteburuan Arrasaten

Arantzazu Ezkibel 2016ko eka. 10a, 16:00

Kirolak leku nabarmena izango du aste bukaeran Arrasaten. Gaur, egubakoitza, Arrasteko kirol sariak banatuko dituzte. Bihar, aldiz, Kirola kalera aterako dute: 19 kirol elkarte euren jarduerak erakusten ibiliko

Herriko kirolariek aurten egin duten lana goraipatzeko asmoz Arrasateko Kirol Sariak banatuko ditu Udalak, gaur, osoko bilkuren aretoan. Hori, baina, ez da izango aste bukaerako kirol ekitaldi bakarra. Bihar, herriko kirol elkarteek urtean zehar egiten dutena kalera aterako dute, 11etatik 2etara izango da.

Lehengo Aukea sariek utzitako hutsunea beteko dute gaur, egubakoitza, Arrasateko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan banatuko dituzten sariek. Herriko kirolariek egindako lana goraipatzea da sarion helburua; Arrasateko kirol elkarteek eta kirol kazetariek aukeratu dituzte sarituak. Arrasatear kirolari nabarmenena eta kirol munduan ibilbide aipagarria izan duen kirolaria edota kirol elkartea sarituko dituzte.

kirolari handiak dituela nabarmendu du Garai zinegotziak, eta kirolari horien eta kirol elkarte horien lana goraipatzea ere bada Udalaren helburua. Horretarako, Arrasasoi ekimenaren barruan, Kirola kalera aterako dute bihar, zapatua.

Zapatuko ekitaldian 19 kirol elkartek parte hartuko dute, eta erdialdeko lau gunetan kirol ezberdinak ikusi eta probatzeko aukera egongo da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak