ALBISTEAK

Arrasatearrek ondo erantzun diote lehen Kirola Kalera ekimenari

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko ekainaren 11

Kirolgune bilakatu da goizean Arrasateko erdigunea. Kirola Kalera ekimena egin dute lehenengoz eta herriko kirol elkarteek euren jarduera herritarrei bertatik bertara erakusteko aukera izan dute. 

Pilota elkartea, Atletiko Arrasate, Herensugea Errugbi, Besaide, Mondra Futbol Taldea, Arrasate Eskubaloi taldea, Xake San Andres, Mondraitz, Ointxe saskibaloi taldea, Dordoka taldea... Erdiguneko lau eremutan banatuta eman dute goiza esandako guztiek eta gehiagok, hurbiltzen ziren herritarrei egiten duten kirolaren zein elkartearen gaineko xehetasunak ematen. Erantzun polita izan du egitasmoak eta kirol elkarteetako ordezkariak pozik azaldu dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak