Malen Ruiz de Azua, Arrasateko 2016ko kirolari onena

Gaur, egubakoitza, udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin den ekitaldian, Malen Ruiz de Azua atleta gazteak jaso du urteko kirolari onenaren saria eta Zaldibarko Futbito Txapelketako antolakuntzarentzat izan da, berriz, kirol ibilbide onenarena. Gainera, mailaz igo diren Mondrako lehen bi taldeek eta Gipuzkoako txapeldunak diren nesken saskibaloi taldeak diploma bana jaso dute. Guztiek jaso dute pozik aitortza.

Udal talde ezberdinetako zinegotziek banatu dituzte sariak.

Sariak (dragoi baten eskultura txikia):

  • 2016ko kirolari onena: Malen Ruiz de Azua
  • Kirol ibilbide onena: Zaldibarko Futbito Txapelketako antolakuntza

Errekonozimendua (diploma bana):

  • Nesken saskibaloi taldea, Gipuzkoako txapeldunak izatearren
  • Mondrako lehen futbol taldea, Ohorezko Erregional Mailara igotzearren
  • Mondrako bigarren futbol taldea, Erregional Preferente Mailara igotzearren.
Erlazionatuak

Arrasateko Kirol Sariak 2016

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.