Abian da laugarren Lanbai azoka Garaia Berrikuntza Gunean

Irati Elortondo 2016ko eka. 9a, 17:54

Mondragon Unibertsitatearen IV. Lanbai enplegu eta prestakuntza azoka lan bila ari diren guztientzat da, eta 350 lan elkarrizketa ahalbidetu ditu gazte eta enpresen artean.

Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxak, errektoreorde Jon Altunak, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Lanbideko, enplegu eta gizarte-politiketako, zuzendari nagusi Adolfo Alustizak inauguratu dute azoka eguerdiko 14:45ean.

Lau eremu ezberdin eskaini ditu Lanbaik: enplegu-poltsako zerbitzua; interesdunek curriculumak emateko erakunde eta instituzioentzako gunea; enpresa partaideekin lan-elkarrizketak egiteko eremua; eta prestakuntza-zerbitzua.

Iaz egindako III. Enplegu eta Prestakuntza Azokan 25 lan-kontratu itxi ziren eta 500 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte. Enpresa guztiak profil zehatzen bila etorri dira eta guztira 50 enpresek hartu dute parte; hala nola, Fagor, Ulma, Irizar, Laboral Kutxa, Arteman, Decathlon…

Lanbai herritar guztiei irekitako enplegu-foroa da: langabeak, lanpostua aldatu nahi dutenak edo besterik haien prestakuntza zabaltzeko interesa dutenak enpresa eta erakundeekin harremanetan jartzeko aukera izan dezakete. Azoka antolatuz, erakunde laguntzaileek enplegua bilatzeko prozesua sustatu, prestakuntza espezializatuaren eskaintzaren berri eman eta enpresa nahiz erakundeak hautagaiekin harremanetan jarri nahi dituzte, haien langile-beharrak betetzeko aukera izan dezaten.

Horrez gain, Lanbai Azokaren aurreko hiru egunetan, enpleguari lotutako lantegiak eskaini dira Arrasateko Kulturaten. Lantegiak marka pertsonalari buruzkoa, curriculumari eta lan-elkarrizketari buruzkoak eta hautaketa-prozesuei buruzkoak izan dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak