Ikasle gazteen eskaerak aintzat hartzera, Arrasate hobe baten bila

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mai. 31a, 18:43

Urteroko ohiturari jarraituz, Arrasateko ikastetxe guztietako ikasleek hainbat ondorio eta proposamen aurkeztu dizkiote gaur, martitzena, udalbatzari. Maria Ubarretxena alkateak egindako "lan oso ona" eskertu eta hitza eman die eskaera horiek kontuan hartuko dituztela.

Bizitzeko Herria proiektuaren barruan, ikasleek askotariko eskaerak egin dituzte. Horietako batzuk, oso zehatzak; Biteri plaza jolaserako aitortzea, kasu. Beste eskaera eta proposamen batzuk orokorragoak izan dira: berdegune eta zuhaitz gehiago, kotxeen sarrera mugatzea plaza batzuetan (Alfontso X jakintsua eta Munarreko plaza, esaterako), zinema emanaldi gehiago antolatzea gazteentzat, leku estali gehiago ume eta gaztetxoak egoteko...

Laguntzeko gertu

Laguntza emateko prest agertu dira: "Arrasate herri atsegina da jadanik, baina konturatu gara gauza asko daudela hobetzeko. Hurrengo urteetan gure lanarekin jarraituko dugu, eta foro honetara gure ekarpen txikiak ekartzen", adierazi du, amaitzeko, Galder Otxoa ikasleak.

Hauteskundeetako zozketa

Ekainaren 26ko hauteskunde-mahaietarako zozketa egin zuten, programa informatiko baten bidez. Hauteskunde mahaian egotea tokatu zaionari gutun bidez jakinaraziko zaio datozen egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak