Hain zuzen, promesa bete zuen Ruiz de Azuak, igoera iturrian bainua hartuta ospatuko zuela adierazi baitzien taldekideei. Esan eta egin. Dagoeneko ohitura bilakatu da herrian zer ospatua dagoenean iturrira gerturatzea, eta bertan bainua hartzea. Herritar askok gogoan dute duela hamarkada batzuk orduko alkate Txiron-ek eta zenbat zinegotzik hauteskundeetan lortutako emaitza onak bertan ospatu zituztela, eta Zaldibarko Txapelketako hainbat txapeldunek ere iturrian bainua hartuta ospatu izan dute balentria.
Azken bainua, baina, Mondrarekin denetariko egoerak –igoerak eta jaitsierak– bizitzea tokatu zaion Manzano-rena izan da, taldekideek "Mondra gu gara!" abesten zuten bitartean urperatu zen Arrasateko atezaina, egoera txarretan ere amore eman barik taldean jarraitzea erabaki izan duena: "Lortu dut taldeaz igotzea, orain neskalaguna topatzea geratzen zait".