Mondrako Gorka Erañak egin du partiduko lehen gola, atzelari baten laguntzaz. Beranduago, baina, banakoa egin du Sanpedrotarrak taldeak, penalti oso zalantzagarri bati esker. Partidua amaitzeko 15 minutu eskas falta zirenean, ostera, Iker Uribarrenek sartu du lasaitasunaren gola. Luze joko dute gaurko ospakizunek.