Debagoieneko Atzegi Eguna ospatu dute gaur Arrasaten, eta Kulturaten urtean egindako ekimenen errepasoa egin ostean kaletik buelta bat emateko aprobetxatu dute Atzegiko lagunek; Uarkapen jarraituko dute ospakizunarekin. Adimen urritasuna duten pertsonei bizitza kalitatea hobetzea helburu duen elkarteak 17. urtez batu da aurten, eta helburua ez dute aldatu: "Helburu nagusia ondo pasatzea delako".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.