Arrasateko Osasun Mentaleko zentroan dagoen mediku euskaldun bakarrak ekainean hartuko due erretiroa eta bere tokia beteko duena ez da euskalduna. Ondorioz, zentro horretan artatzen dituzten bailarako ume eta gaztetxoek ezingo dute zerbitzua euskaraz jaso, erretiratzera doan psikologoak orain arte ziurtatzen zuena.