Banatu dituzte Arrasate Literatur Lehiaketetako 29. edizioko sariak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko maiatzaren 13a

Kulturateko areto nagusia idazle gazteen topaleku izan zen atzo, eguena. 29. Arrasate Literatur Lehiaketen barruan 21 sari banatu zituzten; izan ere, hiru bigarren sari eman barik uztea erabaki zuen epaimahaiak. Irati Jimenez Mundakako idazlea gonbidatu zuen AEDk ekitaldira; aholku interesgarriak eman zizkien aretoa bete zuten etorkizuneko idazleei.

29. edizioko lehiaketetako irabazleak

Ipuin lehiaketa
LH 5-6
1. saria: Jurgi Irasuegi, Bizitzan etsipenik ez! lanagatik.
2. saria: Unai Egidon, Mozorro kaxa lanagatik.
DBH 1-2
1. saria: Irene Murua, Alkatetik detektibera lanagatik.
2. saria: Kattalin Linazisoro eta Naroa Etxebarria, Asteburu pasa Urbasan lanagatik.
DBH 3-4
1. saria: Maria Oses, Ezer ez da betiko lanagatik.
2. saria: Nerea Agirre, 451 lanagatik.
BATXILERGOTIK GORA
1. saria: Matilde Aizpurua eta Deiane Marcos, Infernuan elkartuko gara, Victoria lanagatik.
2. saria: Hutsik geratu da.

Poesia lehiaketa
LH 5-6
1. saria: Oihana Romero, Negua aldatu eta uda bihurtu... lanagatik.
2. saria: Hutsik geratu da.
DBH 1-2
1. saria: Jurgi Iraola, Onartu, hari edo besteari lanagatik.
2. saria: Esti Benitez, Badoa ez bueltatzeko lanagatik.
DBH 3-4
1. saria: Maria Oses, Arrantzale bakartiena lanagatik.
2. saria: Maria Oses, Gure eserleku urdin urratua lanagatik.
BATXILERGOTIK GORA
1. saria: Deiane Marcos, Osagarriak dira kontrajarriak lanagatik.
2. saria: Itziar Elkorobarrutia, Bada garaia lanagatik.

Bertso-paper lehiaketa
LH 5-6
1. saria: Bertso eskolako taldea: Ane Enbeita, Naiara Ibabe, Garazi Barrena, Beñat Barrena, Eñaut Lasaga, Garazi Urrutia, Irati Martinez, Ane Zeziaga eta Ixiar Okina, Telebista bertso sortagatik .
2. saria: Saioa Coronado, Pobrezia bertso sortagatik.
DBH 1-2
1. saria: Olatz Zuazubiskar, Ispiluari begira bertso sortagatik.
2. saria: Hutsik geratu da.
DBH 3-4
1. saria: Haizea Arana, Zabaldu behingoz begiak lanagatik.
2. saria: Oihana Aranari, Inspirazio gabeko poetari bertso sortagatik.
BATXILERGOTIK GORA
1. saria: Ane Zuazubiskar, Itzal bati lanagatik.
2. saria: Marixe Ruiz de Austri, Galdu duenari lanagatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak