Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketari buruzko Lehiaketa arrautza apurtu gabe ahalik eta urrunen jaurti duten parte-hartzaileek irabazi dute. Aukeraturiko lekua Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Liburutegiaren eraikinaren (7. eraikinaren) hirugarren solairua izan da. Handik, 15 metroko altueratik, futbol-zelairantz bota dituzte arrautzak ikasleek beren tramankuluetan. Lehiaketan 55 pertsona inguruk hartu dute parte, lauko edo bosteko taldeetan banatuta.
Arrautza jaurtiketako sarituak
- Hegaldirik luzeena: Calimero (Neia Isidro, Leire Pardo eta Nerea Galdos)
- Hegaldirik politena Con un par (Miren Etxezarreta, Nerea Molano eta Marina Gonzalez)
- Diseinurik onena Urrezko globoa (Maddi Bueno, Joanes Unzueta eta Laiene Pagazurtundua).
Bideo-jokoen lehiaketa
Bestalde, Telekomunikazio eta Informatikako lehen mailako ikasleek Programazioko eta Fisikako irakasgaietan oinarritutako bideo-jokoak garatu dituzte. Kasu horretan, epaimahaiak eta epaileek alderdi grafikoak, jokatzeko erraztasuna eta abar hartu dituzte aintzat lehiaketako irabazlea hautatzeko.