ALBISTEAK

Erabakitzeko eskubidearen aldeko okela banatzen egon dira Herriko Plaza Nagusian

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko maiatzaren 7a

Giokelarekin batera, saiheski pintxoak banatzen egon dira eguerdian plazan Erain Debagoienako Arrasateko taldeko kideak. Ardoarekin edo sagardoarekin batera jan dute pintxoa gerturatutakoek, Gure Esku Dago kantua entzuten zuten bitartean.

Datorren eguaztenean, hilaren 11an, lokala zabalduko dute Zuloaga kaleko 4. zenbakian posta bidez botoa eman gura dutenendako. Karta-azalak, bozka paperak eta aurretiaz bozkatu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia egongo da bertan. Ekainaren 5ean egingo dute galdeketa Debagoeinean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak