Fagor Arrasatek, Konikerrek eta IK4-Ikerlanek batera egingo dute lan I+G arloan

Leire Kortabarria 2016ko mai. 11a, 15:16

Fagor Arrasatek, bere I+G-ko unitate Konikerrek eta IK4-Ikerlan teknologia zentroak ekoizpen aurreratuko teknologien ikerkuntzan eta Industry 4.0 arloan elkarrekin lan egiteko hitzarmena egin dute. 

Hitzarmenaren arabera, hiru erakunde horietako 20 ikertzaile baino gehiagok kolaborazio egonkorra izango dute “laugarren industria iraultza” delakoak dakartzan erronkei aurre egiteko.

Besteak beste, makina inteligenteak, urrutiko gainbegiratzea eta eraginkortasun energetiko eta operatiboko zerbitzu aurreratu eta estrategien lan-lerroak izango dituzte.

Laugarren industria iraultza delakoak, arduradunen esanetan, ohiko ekoizpen industrial moduak aldatzen dihardu, teknologia digitalak sartuz. Hiru erakunde horien helburua da ikerkuntzan eta garapenean dituzten gaitasunak batzea, eta bai ekoizpenean bai azken produktuan azken aurrerapen teknologikoak txertatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak