Edertasun ereduen gainean hausnarketa bultzatzea da Emakume Txokoan maiatzaren 13ra arte ikusgai dagoen erakusketaren helburua. Rocio Salazar Sevillako artistaren 29 lan daude bertan ikusgai. Ilustrazioz eta testuz osatutako lanek, umorez heltzen diote depilazioaren gaiari.
Eta ez banaiz berriro depilatzen? Horixe da Rocio Salazarren erakusketaren izenburua. Irudigileak hainbat gai aldarrikatzen ditu binetetan, umorearen bitartez; bere ilea, erabakitzeko aukera eta baita erabaki estetikoekin zoriontsua izateko eskubidea ere.
Gizarteak emakumeari ezartzen dizkion kanon eta arauak gogorrak dira Lizarralderen esanetan eta ereduen gaineko kontzientzia bultzatzea da besteak beste Emakume Txokoa bere gain dituen helburuetako bat. Erakusketak bide horretan, aukerak zabaltzen ditu.