Jose Maria Arizmendiarrieta jaio zela 100 urte bete izanagatik antolatutako ospakizun ekitaldiak borobiltzera etorri da haren omenezko plazaren inaugurazioa. Arizmendiarrietarengandik ikasteko asko dugula adierazi du, besteak beste, Jabier Retegik.
Bestalde, Mondragon Taldeko presidente Javier Sotilek korporazio kooperatibo ezberdin bat eratu izana goraipatu du. Eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak, Arizmendiarrieta ezagutu ez bazuen ere, Arrasaten hari esker dagoela nabarmendu du.
Ekitaldi instituzionalaren ostean, Laubide plaza zenera joan dira plaza ofizialki inauguratzeko. Ubarretxenak, Arizmendiarrietaren ikasle eta lagun izandako Alfonso Gorroñogoitiarekin eta Jose Maria Ormaetxearekin batera ireki dute gortinatxoa. Ondoren, Arizmendiarrietaren senitartekoek eta Mondragon Taldeko parte diren hainbat ordezkarik aprobetxatu dute plaka oroigarriaren azpian argazkiak ateratzeko.