Erain Debagoienak agerraldia egin du gaur iluntzean Arrasateko Monterron parkean ekainaren 12rako deitu duten herri galdeketara begira. Hainbat herritako ordezkariak batu dira bertan, eta adierazi dute galdeketaren zilegitasuna bermatzeko 6.500 debagoiendarren sinadurak lortu ostean, orain 10.000 herritarren atxikimendua lortzea jarri dutela helburu. Hala, orain arte sinatu ez dutenak sinatzerara animatu dituzte. Agerraldia hasteko, Arrasateko Dantza Garaikideko partaideek dantza saioa eskaini dute, eta ondoren hartu dute hitza elkarteko ordezkariek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.