"Arbolapeta eta Muzibar zatia bakarrik aztertu beharrean, ardatz guztia aztertu beharko litzateke"

Eneko Azurmendi 2016ko api. 13a, 09:33

EH Bilduk bere jarrera azaldu zuen Arbolapeta eta Muzibar artean egitekoak diren aldaketen inguruan. Maialen Zabaleta eta Eneko Barberena zinegotziek azaldu dute ardatz guztia aztertu beharko litzatekeela, bere osotasunean.

 

 

Arrasateko Udalak Arbolapeta eta Muzibar arteko tartea eraldatzeko proiektua abian dauka, Zarugalde eta Otalora Lizentziaduna kaleak berrizteko asmotan. Horren harira, EH Bilduk proiektua berraztertzeko proposamena azaleratu nahi izan du. "Uste dugu zati hau bakarrik aztertu beharrean, ardatz osoa aztertu beharko litzatekeela, Muzibar plazatik Maalara arte. Horretarako, Mugikortasun plana ikusi eta erreka non bistaratzen den eta abar behatu ahal izateko", adierazi du Maialen Zabaleta zinegotziak.

Koalizioak oso begi onez ikusten du udalak otsailean ireki zuen erakusketa, horrela herritarrek euren gustuko proposamena aukeratu izan zuten eta. "Oso kontutan hartu behar dira herritarrek egindako ekarpenak, 400 baino gehiago egin dira eta hori oso positiboa da. Beraz, iritzi hori kontuan hartu behar da zer egin erabakitzerako orduan", gaineratu du Zabaletak.

Horrez gain, Eneko Barberena zinegotziak nabarmendu du errekaren biziberritze ekologikoaren alde edota espaloia zabaltzearen alde daudela, baina beti ere herritarren ongizatea lehenetsiz. "Gauzak zentzuz  eta datuetan oinarrituta egin behar dira. Horregatik, aurretik ikerketak egitea eskatzen dugu, benetan baloratzeko egiten den aukeraketa horrek ze eragin edukiko duen ez soilik zati horretan, herri guztian baizik", adierazi du.

Herritarren bizi kalitatea hobetzeko aukera egokienak zeintzuk diren aztertu eta bideragarrienak diren espazioak ahalbidetu beharko liratekeela azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak