Antolatzaileak gustura ziren herritarren erantzunarekin: "Eguraldiak lagun egin digu goizeko ekintzetan eta jendea gustura ibili da azokan", jakinarazi du Garazi Sagastak. Eta gazteak eta oraindik gazte sentitzen direnak pozik gaztetxeko lagunek antolatutako jaiarekin.
Harristik eta beste hainbat kidek gertatu die bazkaria Uarkapen elkartutakoei: "Gazteei laguntzeko beti gaude gu gertu. Gaur 140 kilo patata, 150 txorizo eta 700 solomo filete jarri ditugu. Lana izan da baina pozik egin dugu", adierazi du Harristik. Bide batez, gazteak bakarrik ez gazte sentitzen direnak ere gaztetxera hurbiltzera animatu ditu.
Egunez kaleetan izandako jaiak gaztetxean jarraituko du gauean hainbat musika talde lagun, besteak beste, Marianitoz Blai, Los Zopilotes Txirriaos eta Tirry&Tery DJak.