Presoen askatasuna eta desagertuen errekonozimendua ere eskatu dute: "Marokok okupatutako lurraldeetan dauden preso politiko guztien askatzea eskatzen dugu. 600 bat desagertu daude eta duela gutxi zenbait ekintzaile sahararri heriotza zigorra aplikatu zaie, estatu sahararra aldarrikatzeagatik. Munduari esan nahi diogu 40 urte direla, 40 urteko ahanztura".